Eduki nagusira itzuli

TECCAM, Ikuspegi orokorra

Teccam-ek nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, Euskadi ardatz izanik

Europa dugu helburu, baina Euskadi ardatz izanik, metalurgiaren eta automobilgintzaren sektorean liderra den eskualdea baikara.

Metalurgiaren eta automobilgintzaren sektoreetan liderra da Euskadi, Europako berrikuntza-zentro eta galdategi gehienak biltzen dituelako. Eskualde barruan, toki pribilegiatua dugu, mapa ikusi, eta horrek sinergia positiboak sortzen laguntzen digu, gure espiritu berritzailearen mesederako.

Teccam-en helburuak: kalitate handiagoa, epe eta kostu txikiagoak

Fundiziorako poliestirenozko ereduen ekoizpenaren sektoreari begiratzeko ikuspegi berri baten emaitza da TECCAM.

Berrikuntzaren alde apustu egin dugu, eta, horrek ekoizpen-prozesuetan etengabean hobetzeko aukera ematen digu, gure bezeroei balioa eta konfiantza emateko. Hiru helburu nagusi ditugu: kalitate handiagoko akaberak lortzea, fabrikazio-epeak optimizatzea eta amaierako kostua murriztea.

Lean Manufacturing sistemen bitartez, fabrikazio-prozesuak sakonean aztertzen ditugu, itoguneak detektatzen ditugu, akatsei aurrea hartzen diegu eta eskulana optimizatzen dugu, puntako prozesu teknologikoen eta neurrira egindako makinen bitartez. Etengabe hobetzeko espirituari eta teknologiaren zaintza zorrotzari esker, berezko sistemak eta garapenak lortu ditugu, eta horien bitartez, lead time eta eskulanaren lan-zama murriztea eta gure poliestirenozko ereduen kalitatea hobetzea lortu dugu.